MUSIKARIAK...
FRED FAURE (ngoma) Yaninga taldean zutabe, erritmoen bihotza eramaiten du : Harentzat ere, ngoma danborrarekin eta Kongo-arekin azkarra izan zen topaketa... eta hor da seguraski Julenekin duen konplizitatearen iturria. Konplizitate hori, zoin harrigarria, agertzen da kontzertuetan, nun bi perkusiolariek ngomak burrumbarazten dituzte botz bakar eta berdinaz. JEFF LABORDE (bateria) Duela urte batzu jadanik, bilakatu dela taldearen zementu erritmikoa. Jeff entzuterakoan, errexki ulertzen da bere estiloa nahasketa bat dela, bilera aberats baten ondorioa : Funk eta afrobeat-ak eraskaten duten sendotasun eta iraupena... jazz-aren arintasuna... baita ere kubako erritmoen debruzko zehaztasuna. GABRIEL MIDON (piano, fender rhodes) Bera ere jazz-etik dator, baita ere piano klasikotik. Naturalki duela urte batzu itzultzen dela afrikar, afro-kubano, "Réunion" islatar erritmoeri. Basulari eta saxofoilari baita ere, pianoarekin eta fender rhodes mitikoarekin du taldea ederki betetzen, musikatresna horien soinuek bait dituzte abesrasten Yaningaren doinuen harmoniak. Bere jokoak haundi idekitzen ditu ausartzia ederreneri, eta sorpresa harrigarrieri ! |
JULEN ACHIARY (kantu, ngoma, ngoni) Musikari eta musikagile gazte horren kantu zoragarrian, Coltrane, Myriam Makeba, kongo eta "pygmée" kantu, Josean Artze eta Jon Mirande-ren hitz indartsuak topatzen dira. Zoin poza! Ikustea nola ibai ekuatorialaren lur emankorrek, Lari hizkuntzak... aberasten duten bere eta bere arbasoen kultura, Euskara, kantua, dantza, arima... ARNO DE CASANOVE (tronpeta) Egiazko soinuen arakatzailea, nota bakar batez ezagungarria, Yaningaren doinuak jotzen ditu indartsu, energiaz beterik. Bere "iguzki tronpeta, jazz-ak ureztatu duena, inprobisasioaren tontorrera doa, ber betan ausarta baina kontrolatua, alaia eta benetakoa. WILLIAM LEGARES (basua) Bere energia musikala jazz-aren erroetan du aurkitzen... Eta orduan, joko aberats batekin, erritmoaren "atezain" ala solista trebe, Yaninga taldean indar lasai bat bezala agertzen da, sentsuala eta sakona... Beti soinuaren serbitsuan izanez. |